Mugan kontrolak ezartzen hasi da Suedia errefuxiatuen iritsierari aurre egiteko

Berria, , 13-11-2015

STOCKHOLM. Errefuxiatuak hartzeko sisteman «ordena» jartzeko, Suediako agintariak kontrolak ezartzen hasi dira mugan. Hamar egunez, Sundeko itsasartea —Kopenhage eta Malmoe lotzen dituen zubia— eta Danimarka eta Alemaniatik iristen den itsas garraioa kontrolatuko dituzte. Aurreikusi dute 140.000-190.000 asilo eskatzaile iritsiko direla aurten. Schengen eremuak iraungo badu herrialde guztien lankidetza behar dela esan du Stefan Lofven lehen ministroak.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)