Zurrumurruen inguruko erakusketa, zabalik Olaran etxean bihar eta etzi

Agustin Unzurrunzaga SOS Arrazakeriako kideak gai berari buruzko hitzaldia emango du martitzen arratsaldean

Diario Vasco, JOSEBA LEZETA, 13-11-2015

Etorkinei lotuta sortzen diren zurrumurruen inguruko ekitaldi sortari hasiera eman dio aste honetan Xabier Aierdi Eusko Jaurlaritzako kideak, baina azaroan beste zenbait saio antolatuko dira. Asteburu honetan, hain zuzen, gaiari lotutako erakusketa egongo da ikusgai Olaran etxean bihar eta etzi. Ordutegi bera du zapatuan zein igandean, arratsaldeko sei eta erdietatik zortzi eta erdietara.

Martitzenean, berriz, Agustin Unzurrunzaga SOS Arrazakeriako kidea etorriko da Olaran etxera. Arratsaldeko seietan hasita, zurrumurruen aurkako formazio tailerra zuzenduko du. ‘Zurrumurruei eran – tzuten’ izenburua du saioak eta euskaraz izango da.

Hamabost egun geroago, hilaren 24an, Rafa Crespo Uberok, Bartzelonako Xarxa Antirumors taldeko kideak, beste formazio tailer bat zuzenduko du: ‘Zurrumurruak kudea – tzeko komunikazio eta emozio estrategiak’. Hura ere Olaran etxean burutuko da arratsaldeko seietan hasita. Hori bai, gazteleraz egingo du berba.

Baina aurretik, bihar eta etzi, erakusketaren txanda da.

Pilota, gaur

Ibai Larrea pilotari infantilak Gipuzkoako errendimendi txapelketako neurketa du Antzuolako frontoian gaur arratsaldeko zazpietan. Alegiako Intxurreko kideari egingo dio aurre.

Maila berean Olaldek duen beste ordezkaria, Xabier Jauregi, Tolosan, Santa Luzian, ariko da bihar arratsaldeko lau eta erdietan.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)