Zumaia lanean hasi da errefuxiatuak hartzeko

Zumaiako Udala herritarrekin elkartu zen errefuxiatuei buruz hitz egiteko

Diario de Noticias, Ane Roteta, 03-10-2015

zumaia – Joan den osteguneko osoko bilkuran Siriako eta beste herrialde batzuetako gatazka politiko eta militarretatik ihes egiten duten pertsona errefuxiatuak hartzeko prestutasuna adierazi zuen Zumaiako Udalak, eta bide horri jarraiki, Siriako gerratik ihesi datozenak era koordinatuak hartzeko informazioa jasotzen eta eman beharreko pausoak ematen ari da dagoeneko Udala.

Egoera honen aurrean eta lehen pausoa emateko asmoz, aste honen hasieran, astelehenean hain zuzen, errefuxiatuen inguruko bilera egin zuen Zumaiako Udalak herritarrekin batera. Bertan izan zen Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordea ere. Hark azaldu zuenez, ez dute informazio zehatzik gaiaren inguruan. Hala ere, oraingoz dakitenaren berri eman zuen. Dituzten datuen arabera, datozen bi urteotan 1.000 inguru errefuxiatu etorriko dira Euskal Autonomia Erkidegora. Dena den, garbi utzi nahi izan zuen Eusko Jaurlaritza ez dela sartuko pertsona kopuruen eztabaidan, elkartasunez eta arduraz jokatuko dutela, baliabideen araberako plana eskainiz.

etxe baten eskaintza Oier Korta alkateak adierazi zuenez, Eudelen bidez, dagoeneko errefuxiatuak hartzeko eskaini ditzaketen baliabideen inguruko informazioa eskatu die udalei. Gauzak horrela, Zumaiako Udalak eman du lehen pausoa: San Juan Egoitzaren ondoan dagoen etxea eskaini du errefuxiatuentzat. Etxe horrek sukaldea, komuna eta bost logela bikoitz ditu, eta familia handientzako egokia izan daitekeela uste du Udalak.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)