Zirrikituetatik begira

Errefuxiatu, emigrante

Deia, Juanjo Olasagarre, 12-09-2015

ALEMANIARA nahian datozen errefuxiatu horietako asko eta asko geopolitika eta geoekonomia estrategien ondorio dira. Iñaki Gabilondok zera esan du Espainiako eta AEBtako gobernuek esandakoaren harira: “Aurtengo udazken – negu aldian Bashar al Assad eramaten da”. Iaz ez bezala, gehitu behar da. Bashar al Assaden tropek atertu gabe hil dute populazio zibila “kupela bonbekin”, eta amerikarrek haren kontra – Errusiaren aliatua izan da beti al Assad – armatu eta entrenatu zituzten tropetatik atera dira gero ISIS – en sortzaileak

Udaberri Arabiarraren altzora hasi zen, hari xaxatzera sartu ez balira Errusia, AEB, Inglaterra eta Frantzia, errefuxiatuen exodo hori izango genuen? Eta Al Assaden gobernua populazio zibila sarraskitzen hasi zenean interbentzio militar bat izan balitz? Saudi Arabiak ez balu islamismoa sustatu, berdin izango zen? Suso del Toro idazle eta kazetariak argi dio: AEBk du errua. AEBren interes geopolitiko eta geoekonomikoak. Irak 2. Ziniko paratuko bagina gehitu beharko genuke AEBk oraingoan ez duela diktadorea kargutik kendu eta harekin negoziatzeko asmoa duela. Hori omen irtenbide bakarra, John Kerryren hi – tzak. Kasurik hoberenean, bake ituna sinatu; Bashar al Assadarentzat irtenbide bat bilatu, eskandaluaren arabera boterean mantendu hauteskunde “libre” batzuk egin arte ala baztertu baina guda krimenez epaitu gabe; ISISek konkistaturiko lurraldea birkonkistatu; kurduei eskerrak eman, eta halako autonomiatxo bat oparitu; indar matxinoei ordezkaritza txiki bat; eta kitto. Bakea. Errefuxiatuak suerte pixka batekin hamabost urtetan itzuli ahal izango dira, utzitakoa baino %50 pobreagoko nazio batera, enpresa amerikarrek berreraikitzea aitzakia nazioarteko diru laguntzarekin aberasten diren bitartean.

Txarrenera, gudak urteak egingo ditu pasmoa dariola. Errefuxiatu gehiago egongo dira, islamismoak gora egingo du, geopolitikaren estrategiak aldatuko dira. Eta Siriako populazioa Iraken an – tzerakoa izatera pasako da, munduaren bazter txiroko populazio ahantzia. Orduan Europaratzen saiatzean, maila bat baxuago egongo dira, ez dira errefuxiatu izango, emigrante huts baizik.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)