Irailaren 19an ospatuko da Aniztasunaren Eguna Iruñean

Gara, NAIZ, 12-09-2015

Ijito herriari egingo dioten omenaldia eta errefuxiatuei egin nahi zaien ongi etorria izango dira aurtengo Aniztasunaren Eguneko ildo nagusiak.

Egitarauaren aurkezpena «Errefuxiatuak Ongi etorri – Wellcome refugees» lema jasotzen zuen pankarta batekin egin dute. Datorren hilaren 19an Iruñean ospatuko den 11 Danbor Martxari hasera emango dioen pankarta nagusiaren lema izango baita.

Nafarroako hiriburuak babesa emango dien errefuxiatuei ongi etorria eman nahi izan die EH 11 Kolore ekimenak eta bide batez Iruñeako hiritarrak ere babes horren parte izatera gonbidatu ditu.

Aurten bigarren urtez ospatuko da Iruñeako kultur eta jatorri Aniztasunaren Festa. Hiritar guztien eskubide, aukera eta betebehar berak aldarrikatu nahi ditu jai honek, edozein izanik ere jatorria. Kultura eta jatorri anitzen jaia izan nahi du, Iruñeak duen aberastasun kulturala balioan jarriz eta ezberdinen arteko elkarrezagutza bultzatu, elkarren arteko errespetua indartu eta bizikidetza aniztasunean eraikitzeko.

11 Danbor Martxa izango da ekitaldi nagusia, kalejira koloretsua, aldarrikapenez eta zalapartaz josia izango dena. 18.30etan aterako da Udaletxe plazatik. Goizean berriz, umeen Danbor Martxa burutuko dute>Santa Ana plazan berriz, eguerdiko 13.00etatik arratsaldeko 17.30ak arte bitartean eta 20.30etatik gaueko 22.30ak arte, aniztasun gastronomikoaren jaia izango da.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)