'Usurbil herri anitza' jaia izango da hilaren 12an

Iaz hasitako bideari jarraituz aurten ere herriko kultur aniztasuna agerian geldituko da

Diario Vasco, JOSU ARANBERRI, 04-09-2015

Herritar talde batek eta Usurbilgo udalak ‘Usurbil, herri ani – tza’ antolatu zuten pasa den urtean lehen aldiz eta aurten ere jarraipena izango du ekimen honek. Usurbilgo kultur aniztasuna errekonozi – tzeko helburua duen jaia irailaren 12an izango da egun osoan zehar eta hainbat ekintza egongo dira.

Goizeko 11:00etan izango da irekiera ekitaldia frontoian eta Usurbilpediaren aurkezpena izango da Elhuyarren eskutik. 12.30ean Kilometroak15en Lotzen GaTTunk abestia herritarron ahotsetatik kantatzeko ekitaldia Mikel Laboa plazan.

800 – 1.000 pertsonatik gora Lotzen GaTTun’ kanta elkarrekin abestea da helburua. Ekimen honen aurretik entsegu saioak izango dira irailaren 7an, astelehenean. 13:00etan ikastolako irakasle espezialistak, zuzendaria eta idazkariak, HEko eta HHko irakasleak eta irakasle ohiak, LHko eta DBHko irakasleak eta irakasle ohiak bilduko dira. Jangelako langileak, autobuseko arduradunak, garbitzaileak, mantenuko arduraduna eta arduradun ohiak 17:30ean eta amak, izebak, amonak, aitak, osabak, aitonak eta guraso ohiak 18:30ean. Irailaren 8an, asteartean, HH, LH eta DBHko ikasle guztiak bilduko dira 12:00etan Agerialdeko frontoian.

Munduko dantzak

‘Usurbil herri anitza’ ekimenarekin jarraituz, 13:00etan herrialde desberdinetako jaki – dastaketa izango da frontoian. 18:00etan Aniztasunarekin dantzan ekimena iragarrita dago. Herrialde desberdinetako dantzak ikusteko aukera izango da hainbat herritarren partehartzearekin. Bailando con la diversidad, Hondureños en Gipuzkoa taldea eta Warda Mallalekin munduko dantzak eta Usurbilgo Euskal Dan – tza taldea izango dira bertan. Egunari amaiera emateko Berriketan taldearekin kontzertua izango da.

Ekimen honekin lotuta beste bi ekintza ere izango dira. Irailaren 10etik 20ra bitartean Emakumeen arteko sareak ehunduz Palestinako lurralde okupaturako bidaia erakusketa izango da Sutegiko erakustazokan.

Ekintza ezberdinekin bukatzeko, irailaren 16an, Jon Maiarekin solasean aritzeko aukera izango da Riomundo liburu ezagunaren inguruan arratsaldeko 19:00etan hasita Sutegiko udal liburutegian.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)