Mugako krisia konpontzeko goi bilera Kolonbian

Berria, , 27-08-2015

BOGOTA. Venezuelaren eta Kolonbiaren arteko mugako krisia konpontzeko goi bilera egin dute bi herrialdeetako Atzerri ministroek. Muga itxia du Venezuelak, eta mila kolonbiarretik gora deportatu ditu. Ustezko kontrabandista batzuek armadari erasotzean piztu zen liskar diplomatikoa. Bogotak salatu du deportazioek krisi humanitarioa sortu dutela mugaldean.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)