Errefuxiatuen zentro bat bisitatu du Merkelek

Berria, , 27-08-2015

Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak Heidenau herriko errefuxiatuen zentrora bisita egin du, eta adierazi du gisa horretako guneek azken asteotan pairatu dituzten erasoak «lotsagarriak» eta «nazkagarriak» direla. NPD eskuin muturreko alderdiak deitutako manifestariek asteburuan eraso zioten Heidenauko zentroari, eta liskar gogorrak izan zituzten Poliziarekin. Atzo, herritar talde bat elkartu zen zentroaren parean protesta egiteko, Merkelek erasoak kritikatu eta zentroei babesa agertu dielako. Joachim Gauck presidenteak ere atzo beste zentro bat bisitatu zuen, Berlinen. Indarkeria xenofoboaren hazkundearen aurka, keinu sinboliko bat egin nahi izan dute agintariek.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)