Immigrazioa

Balkanetako asilo eskatzaileei ateak itxi nahi dizkie Alemaniak

Berria, , 17-08-2015

Aurretik Bosnia, Mazedonia eta Serbiarekin egin bezala, Kosovo, Montenegro eta Albania ere “herrialde seguru” izendatzearen alde egin du Merkelek. Horretaz gain, asilo eskatzaileei ematen zaizkien laguntzak murrizteko aukera aztertzen ari da Berlin. “Asilo eskatzaileen %30 eta %40 artean Mendebaldeko Balkaneetatik datoz. Egoera hau ez da jasangarria. Balkaneetako estatuek Eruoparako bidea hasi dute, eta era horretan tratatu behar ditugu. Talde horrentzat ez dago asilorik”. HItz horiekin iragarri zituen Frank – Walter Steinmeier Alemaniako Atzerri ministroak Berlinen asmoak. Izan ere, 2014an Bosnia, Mazedonia eta Serbiarekin egin zuten moduan, orain “herrialde seguru” izandatu nahi ditu Alemaniak Kosovo, Montenegro eta Albania, era horretan asilo eskaerak murrizteko helburuarekin.
Horretaz gain, Merkelek eskatu dio Bruselari, asilo eskaerak aztertzeko “neurri sorta bateratua” bultza dezala. Asteburuan ZDF telebista publikoari eskainitako elkarrizketan Alemaniako kantzilerrak ohartarazi du datozen hilabeteetan Grezia edo eurogunearen egonkortasuna baino arazo larriagoa bilakatuko dela etorkinen auzia.
Gobernuburuarekin bat etorri da Alemaniako sozialisten Parlamentuko buru Thomas Opperman ere. Haren esanetan, Alemania prest legoke gerratik eta jazarpenetik ihesi doazenei laguntza eskaintzeko, baina ez, hala, lan bila doazenei. Bide batez, eta asilo eskatzaileen itxaronaldiak murrizteko, erretiratutako funtzionarioak lanera itzularaztea proposadu du Oppermanek: “Egun batetik bestera has daitezke lanean eta hainbat hilabetez lanean aritu”.
Laguntzak ere murritzago
Alemaniak 200.000 asilo eskaera jaso zituen iaz, eta aurten kopuru hori bikoiztea espero dute. Berlin, ordea, ez dago prest nahi duen guztiari babesa eskaintzeko. Ezta dagoeneko asiloa lortu dutenei bidea errazteko ere. Aldiz, Angela Merkel kantzilerraren gobernua asilodunei ematen zaizkien laguntzak murriztek oaukera aztertzen ari da. Hala, liberalen buru Christian Lindnerren iritziz, “Alemania ez da bihurtuko laguntzak kobratzera soilik datozenen helburu”.
Barne ministro Thomas de Maizierek aste honetan emango du azken hilabeteetan jasotako asilo eskaeren berri.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)