Ekitaldi ugari elkartasun astearen baitan, Telleri-Alden

Diario Vasco, L.R., 10-05-2015

Datorren astean zehar, Elkartasunaren Aldeko Kanpaina Korazonista burutuko da. Aste honen helburua da behar gehien dituztenei laguntzeko Konpromezurako Heziketa ematea. Oraingoan Juneren Hegoak elkartearen jardueraren berri emango zaio ikasleriari; ‘Acción Contra el Hambre’ GKEarekin bat egin; SOS Racismo erakundearen eskutik haur etorkinen egoera ezagutzeko erakusketa; Joan den martxoaren 13an Pacifikoko artxipelagoan jasandako ‘Pan’ zikloiaren ondorioz suntsitutako Vanuatuko jarduera Corazonistaren egoera ezagutarazi.

Geletan egingo diren lanez gain, hainbat ekintza proposatzen dira: hilaren 15erako ‘Acción Contra el Hambre’ elkarteak antolatutako lasterketa eta Vanuaturen aldeko afari solidarioa. Afaria baino lehen, 19:30ean Esther Uriaren eskutik bakarrizketa egongo da. Afari honetan parte hartu nahi dutenek ikastetxeko idazkaritzara joan behar dute izena ematera 13a baino lehen.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)