Mahai-ingurua bihar Atsedentoki Elkartean inmigrazioari buruz

Diario Vasco, DV , 24-02-2015

‘Beharrean daudenei nola lagundu’ izenburupean, mahai – ingurua egingo da bihar Atsedendoki Elkartean. Hil honen 12an, Ataunike kultur elkarteak antolatuta, Gorka Moreno Marquez IkuspegiI Immigrazioaren Euskal Behatokiaren zuzendariak gai honen inguruko hainbat datu soziologiko, hauen arrazoiak, herritarren artean dauden edo leudekeen aurre – iritziak azaldu ondoren, hasunarnetarako bidea ireki zuen.

Ekitaldi haren osagarri, bihar, Atsedentoki elkartean mahai – ingurua izango da, bertatik bertako partaideekin; batez ere, herrian bertan beharrean daudenei nahiz etorkinei laguntzen, aholkatzen, bideratzen… lan egiten duten elkarteen ordekazriekin; hara nola, Caritas eta zenbait etorkin.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)