Familia euskaldunak eta atzerritarrak biltzeko proposamen berria Urretxun

Aniztasun eta Bizikidetza mahaiak parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak

Diario Vasco, F.J.A , 19-10-2014

Datorren azaroaren 23an eta 14:00ak aldera SOS Arrazakeriaren ekimenak familia euskaldunak eta atzerritarrak bilduko ditu mahaiaren bueltan hirugarren urtez Euskadiko hainbat herri eta hirietan.

Urretxuk ekimenarekin bat egingo du aurten lehen aldiz. Parte hartu nahi duen edonork izena eman dezake. Guztiak ongi etorriak izango dira. Ekimen honen helburua elkar ezagutzeko espazioak ireki eta aurreiritzi eta estereotipoak gainditzea da.

Urretxuz gainera, Donostia, Hernani, Tolosaldea, Ordizia, Zarautz, Arrasate, Eibar, Getxo, Ermua, Basauri… izango dira Bizilagunak egingo den toki horietako batzuk.

2012tik Bizilagunakek bertako eta kanpotik etorritako familien topaketa bultzatzen du. Beraz, familia euskaldun bat eta atzerriko beste bat bilduko dira igandeko bazkaria konpartitzeko azaroaren 23an bietako baten etxean. Aurten ere beste lagun bat batuko zaie, dinamizatzailea. Honek aurretik familiak ezagutuko ditu eta zita ongi joango dela ziurtatzeko han izango da. Bera jarriko da harremanetan familiekin bazkariaren egunaren aurretik eta nahi badute aurretik ere ezagutzeko aukera izango dute izotza apurtzen joateko. Dinamizatzaile hori ere bazkarian izango da.

Bizilagunaken beste osagarri funtsezkoa bertan parte hartzen dutenen Aniztasuna da. Familia, hitzaren zentzu zabalenean hartuta edonor izan daiteke parte hartzaile, azken finean lotura, harreman edo maitasuna konpartitzen duten oro familia bait dira. Era honetan, euskal jendartean familiaren esparruan dagoen aniztasuna ikusarazteko ere aprobetxatu nahi du ekimenak.

Formatu simple honekin, ekimenak arrakasta izan du hasieratik. Bizilagunak – ek ez du konpromezu edo lotura handirik eskatzen. Aldiz, ohikoa izaten da bazkarian parte hartzen dutenek urte batetik bestera errepikatzea edota bazkarian bildu direnak berriro ere ikustea. Parte hartzen dutenei ezer gutxi eskatzen zaie: bi edo hiru ordu konpartitu nahi izatea eta bestearekiko jarrera positiboa eta ezagutzeko nahia. Iaz 200 familiek hartu zuten parte Euskadin eta 100 bazkari ospatu ziren.

Bestalde, bazkari hauetan parte hartzea lagun askorentzat aktibatzeko aukera da. Askok eman nahiko lukete antolatzaileek elkar ezagutzeko pausoa, baina askotan ez da modua topatzen. Bestalde, etorkinen aurkako iritziak eta jarrerak gaiztotzen ari diren honetan, gure jendartean immigrazioa eta aniztasunarekiko jarrera positiboa duten pertsonak daudela erakusteko aukera ere bada parte hartzen dutenentzat.

Beraz, egunerokoan azaletik ezagutzen ditugun errealitateak ezagutzeko aukera da Bizilagunak. Alegia, zer edo zer ezezaguna zaigunean ditugun lau ideia sinple horietatik, hain entzunak ditugun eta jarrera baztertzaile eta arrazistak bihur daitezkeen estereotipo, aurreiritzi eta zurrumurruez haratago joateko parada. Bizilagunaken parte hartzen dutenek, beraz, beste jatorri, ohitura edo kultura duen beste norbaitekin ordu batzuk konpartituz jakin mina asetzeko aitzakia ezin hobea dute, gure artean nahiz eta gauza asko desberdinak diren beste hainbeste berdinak direla zuzenean ikusteko edo eta tarte atsegin bat disfrutatzeko aukera dute.

Parte hartzeko 943 03 80 83 telefonora deitu edo aniztasuna@urretxu.net posta elektronikora idatz daiteke, baita zuzenean www.mugak.eu helbide elektronikoan ere.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)