Paperik gabeko immigranteak hizkuntz eskoletatik kanpo utzi izana salatu dute

Berria, , 02-09-2014

BILBO. SOS Arrazakeriak salatu du Eusko Jaurlaritzak hizkuntz eskola ofizialetarako sarbidea trabatu diela paperik ez daukaten etorkinei. Iaz ere egin zuten salaketa. Elkartearen arabera, paperak dauzkatenek lehentasuna dute eskoletan izena emateko —oraintsu ireki dute epea—, eta ondoren, libre geratzen bada lekuren bat, egingo liekete tokia paperik gabeko etorkinei. Bazterketa kasu argia dela uste du elkarteak.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)