«Dozenaka» hil dira Txinako Xinjiang eskualdean, hainbat erasoren ondotik

Berria, , 30-07-2014

PEKIN. Txinako Xinhua albiste agentziak zabaldu duenez, «dozenaka» lagun hil dituzte Txinako Xinjiang eskualdean, hainbat erasoren ondotik. Herenegun izan ziren erasoak. Labanaz armaturiko talde batek Elixku herrian hainbat laguni eraso egin zien. Ondoren, Huangdi herrian egin zituzten erasoak. Pekinek independentziaren aldeko uigur taldeei egotzi die erantzukizuna.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)