Schengen ez da muga bat nahikoa diru dutenentzat

Berria, , 09-10-2013

Afrikatik Europara Mediterraneoko urak ontzi kaskar batzuetan zeharkatzen saiatzen diren immigranteen aldean, nahikoa diru dutenek askoz bide errazagoa daukate Schengen eremuan sartzeko. Letoniak Errusia, Txina eta Kazakhstango inbertitzaile ugari erakarri ditu, hiri nagusietan 100.000 euro eta hortik kanpo 71.000 euroko jabetza bat erosita bost urterako egoitza baimena ematen baitu Rigak.

Espainiak aukera bertsua ematen die 160.000 euroko higiezin bat erosten dutenei. Krisiak gehien astindu dituen beste herrietan ere —Grezia, Portugal eta Hungaria— antzeko neurriak hartu dituzte. Joera aspaldikoa da, baina inbertsio produktiboei lotuagoa, estatu ugaritan.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)