Ustezko trafikatzailea, 35 urteko tunisiar bat, atxilotua

Berria, , 09-10-2013

Lampedusako harrera zentroan zeukaten Bensalem Khaled 35 urteko tunisiarra, etorkinek Kapitain deitzen ziotena. Atzo atxilotu zuten, giza trafikoa egotzita, eta Siziliako kartzela batera eraman dute. Etorkinen arabera, Khaledek eraman zituen basamortutik Libiako kostara, eta berak piztu zuen sua ontzian.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)