Adostutako espetxe zigorrak Errusiako mafiako kideentzat

Berria, , 08-01-2013

DONOSTIA. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jarduten zuen Errusiako mafia bateko hamabi kideren aurkako espetxe zigorrak agindu ditu Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak, fiskalaren eta auzipetuen defentsaren arteko akordioaren ondorioz. Guztira hamalau urte eta zazpi hilabeteko zigorra ezarri diete; zigor handiena lau urte eta lau hilabetekoa da, eta hiru hilabetekoa txikiena.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)