Grezian diputatu neonazi batek ezkerreko bertze biri eraso die telebistan

Hura atxilotzeko agindua eman dute, ordezkari bat jotzeagatik eta bertze bati ura botatzeagatik

Berria, , 08-06-2012

ERREDAKZIOA
Greziako krisi ekonomiko eta politiko larriak sortutako liskarrak telebistako platora ere hedatu dira. Egunsenti Urrekara alderdi neonaziko bozeramaile eta diputatu Ilias Kasidiarisek eztabaida saio batean eraso die KKE alderdi komunistako diputatu Liana Kanelliri eta Syriza ezkerreko koalizioko Rena Dururi. Irudiek buelta eman diote munduari.

Duruk Kasidiarisi 2007an ustez armatuta lapurreta egiteagatik prozesatuta dagoela oroitaraztean sortu zen liskarra. Kasidiarisek edalontzi bateko ura jaurti zion, eta Kanelli tartean sartzean zenbait zaplazteko eman zizkion. Erasoaren ondoren, gela batean giltzapetu zuten Kasidiaris, baina atea hautsita ihesi joan zen. Hura atxilotzeko agindua eman dute.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)