«Muturreko ideologiak» zigortzeko legea egin nahi du Sarkozyk

Berria, , 23-03-2012

Tolosako gertakarien harira, lege erreforma bat bultzatuko duela agindu du Nicolas Sarkozyk. «Muturreko ideologien hedapena zapalduko dugu Zigor Kodean delitutzat ezarriz». Horretarako, Interneten kontrola areagotu nahi du. «Terrorismoaren apologia edo gorrotorako eta indarkeriarako deia egiten duten webguneetan maiz sartuko den edonori zigorra ezarriko diogu». Horrekin batera, presidenteak esan du lege erreformaren bidez «terrorismora bideratutako ideologietan doktrina jasotzeko» atzerrira bidaiatuko duten lagunak zigortuko dituztela. Espetxeetan ere kontrola areagotu nahi du.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)