Ezkutuko bidaiarien egoeraz txosten bat argitaratu du Migreurop sareak

Berria, , 23-03-2012

Itsasontzietan ezkutatuta bidaiatzen duten etorkinen egoera aztertzen duen txosten bat plazaratu du Migreuropek, etorkinen eskubideak defendatzen dituzten 40 elkartek osatutako sareak. Europan sartzeko etorkin ugarik erabiltzen dituzten bi bide aztertu ditu Migreuropek: itsasoko garraioa da bat, eta Turkia eta Iran arteko muga bestea.

Bilbon eman dute txostenaren berri, SOS Arrazakeriako kide eta Migreuropeko ordezkari Mikel Mazkiaranek, eta iheslariak laguntzeko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako batzordeko kide Javier Galparsorok. Mazkiaranek esan du itsasontzietan eta portuetan atzemandako etorkinen egoera ez dela gardena eta giza eskubideen errespetu gutxikoa izan ohi dela. Hasiera-hasieratik etorkinek abokatu bat izatearen garrantzia nabarmendu du Galparsorok.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)