Tolerantzia indizearen datu txarrak «berrogeialdian» jartzea aholkatu dute

Berria, , 16-03-2012

2011ko barometroko datuak oro har positiboak diren arren, tolerantzia indizeak ez du hobekuntza hori guztiz islatzen, Ikuspegik azaldu duenez. Indize hori inkestako zenbait erantzun hartuta osatzen dute, tolerantzia neurtzen duen zerotik ehunera arteko puntuazio bat lortuz; zero da tolerantziarik eza, eta ehun erabateko tolerantzia. Horrez gain, gizartea hiru multzotan banatzen du: immigrazioarekiko toleranteak, anbibalenteak eta aurkakoak. 2011ko datuetan puntuazio orokorra apur bat hobetu den arren, immigrazioarekiko tolerante direnen kopurua %20 jaitsi da, eta aurkakoena %15 igo da. Datu horiek deigarriak diren arren, «berrogeialdian» jartzeko eskatu du Gorka Moreno Ikuspegiko koordinatzaileak. Adierazi du neurgailu aldakorra dela eta datorren urteko Barometroko datuak izan arte ezin dela ondoriorik atera.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)