Breiviki «terrorismoa» eta hilketa leporatu dizkiote

Berria, , 08-03-2012

OSLO. Norvegiako Fiskaltzak «terrorismoa» eta hilketa leporatu dizkio Anders Breiviki, iazko uztailaren 22an 77 lagun hiltzeagatik. Breivikek bi eraso egin zituen. Oslon, zortzi lagun hil zituen, eta Utoyako irlan, berriz, 69 lagun. Psikiatren lehengo azterketaren ondorioz, fiskalek ospitalera bidaltzeko eskaera egin dute. Bigarren azterketa psikiatrikoa egiten ari dira.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)