Irudia. Frantzia

ISUNA, AURPEGIA ESTALTZEAGATIK

Berria, , 23-09-2011

Beloa ezarria zuten bi emakumezkori isuna jarri diete Frantzian; 120 euro ordaindu beharko ditu batek, eta 80 euro, berriz, besteak. Apirilean onartu zuten jendaurrean aurpegia estalita eramatea debekatzen duen legea. Legea onartu eta sei hilabeteko epea pasatu arte isunik ez ezartzea erabaki zuen Frantziako Gobernuak. Denbora tarte hori pedagogia lana egiteko eta emakumezkoei buru oihala debekatzeko arrazoiak zein diren azaltzeko hartu dutela jakinarazi dute. Irudian, emakumezko bat beloarekin estalita, atzo, Meauxko auzitegiaren aurrean. Kenza Drider nikabaren defendatzaileak, bestalde, iragarri du 2012ko bozetan aurkeztuko dela.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)