Ez dute aurkitu Bilboko badian desagertutako emakumea

Berria, , 26-07-2011

BILBO. Itsas salbamenduko erreskate taldeek amaitutzat eman zituen, atzo eguerdian, joan den larunbatean Bilboko badiako uretan desagertutako emakumea bilatzeko lanak. Hiru ezkutuko bidaiarik H. Sariahme Toglu marokoar banderako itsasontzitik salto egin zuten larunbat goizaldean, eta goizean bertan gizonezko bat salbatu zuten. Beste gizon bat, berriz, hilda aurkitu zuten itsasoan.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)