Etorkinak

lana dela eta, jende askok bere lurraldea utzi behar izan du askotan: Hemen horietako adibide batzuk

Diario de Noticias, 28-04-2011

lesaka. Lana dela eta, jendea betidanik mugitu izan da leku batetik bertzera.

Jende aunitz joan egin da herrialde aunitzetara lana lortzeko eta lanarekin dirua irabazita hobeto bizi – tzeko.

Lesakan badira adibide aunitz: Espainiako herrialde aunitzetatik etorri ziren lanera eta bizitzera fabrika egin zutenean. Baina fabrika egin baino lehen, hemengo gazte aunitz Ameriketara joan ziren lan bila.

Gaur egungo gazte batzuk ere herritik kanpora joan dira lan egitera.

Ikastolako familien artean, bilatu ditugu adibide desberdinak eta elkarrizketa bana egin diegu.

Horietako batzuk gure gelakoen familietan ikusten ahal ditugu eta horregatik galdera batzuk egitea pentsatu dugu:

Olaiaren aitatxi Amerikara joan zen gaztetan eta han urte batzuk igaro zituen. Olaiak horretaz hitz egin du berarekin:.

Zein urtetan joan zinen Ameriketara?

1954.urtean joan nintzen 19 urte nituenean.

Zein alderditan bizi zinen?

Coloradon bizi nintzen eta oso gustura gainera.

Zein lanbide zenuen joan aurretik?

Baserri batean bizi nintzenez baserrian lan egiten nuen

Zergatik alde egin zenuen hemendik?

Diru gutxi nuen , orduan, entzun nuen Ameriketara lan asko zegoela, horren ondorioz, Ameriketara joan nintzen.

Zein zen han zure lanbidea?

Hasieran, zerbitzaria nintzen baina lan hori utzi eta artzain lanean hasi nintzen.

Gustura zineten Amerikan bizi zinetean?

Bai, diru asko nuen nire artaldea oso txukuna zen eta gainera, nahi nituen luxu guztiak lortzen nituen.

Zergatik itzuli zinen jaioterrira?

Ba, faltan sumatzen nuelako jaioterria. Bakarrik joan nintzenez, bakardadea sentitzen nuen eta horren ondorioz, bost edo sei urte pasatu eta gero, diru pixka bat bildu nuenean, nire jaioterrira itzuli nintzen.

Pauloren aitona – amonak Salamancatik etorri ziren Lesakara lanera. Paulok galdera hauek egin dizkio bere aitari:

Non jaio ziren zure gurasoak?

Salamancako herri txiki batean, bere izena: Abuelo San Felices de los Gallegos da. Abuela Salamankako hirian sortu zen.

Zein urtetan etorri ziren Lesakara?

Lehenengo abuelo: 1961ean, 7 aste beranduago istripua izan zuen. Eta gero abuela eta lau seme alaba etorri ziren 1962an.

Zergatik etorri ziren?

Bi urte jarraian uzta txarra izan ondotik, dirua irabazteko inten – tzioekin etorri ziren bizi hobearen bila.

Zein lanbide zuten Lesakara etorri baino lehen?

Nekazaritzan egiten zuen, laboreak lantzen zituen abuelok, abuelak berriz etxekoandrea zen.

Zein lantegitan egin zuten lan?

Abuelok Lesakako fabrikan egin zuen lan.

Ongi egokitu dira Lesakan bizitzera?

Ongi egokitu dira. Herri txiki batetik beste herri txiki batera etorri baiziren bizitzera.

Ongi egokitu ahal da Lesakako fabrikara?

Etorri bezain laster besoa galdu zuen fabrikan eta beso batekin egiten ahal zuen beste lan bat eman zioten eta oso ondo egokitu zen.

Noiz jarri zen martxan Lesakako fabrika?

1959 ko Otsailean, Laminaciones de Lesaka izenarekin.

Aitona eta amona bezala jende aunitz etorri zen kanpotik fabrikara lanera?

Jende asko etorri zen garai horretan.Gurasoak bizitzera joan ziren auzoan 40 familia inguru etorkinak ziren. Abuelok berak 5 – 6 familia ekarri zituen bere herritik, Salamancatik honat.

Gaur egungo fabrikako langileak nongoak dira?

Maldarrekakoak, Baztangoak, Irungoak,Bilbokoak eta etorkin batzuk.

Ganixen osaba, Xabier, Iruñara joan zen bizitzera duela urte batzuk. Ganixek galdera hauek egin dizkio osabari.

Non jaio zinen eta zein urtetan? Non bizi zara gaur egun?

1981.urtean Lesakan jaio eta orain Iruñako Errotxapea auzoan bizi naiz.

Zergatik joan zinen herritik? Zein adinakin?

Arrazoi ezberdinak: Lana,bikotea, leku berri batean bizitzeko gogoa. 24 urte nituen Iruñara joan nintzenean.

Zein da zure lanbidea? Non egiten duzu lan?

Bertsolaritzako irakaslea naiz eta Iruña – Iruñerriko ikastetxetan egiten dut lan 5.eta 6.mailako ikasleei bertsoak irakasten.

Itzuliko zinateke berriz herrira bizi – tzera?

Bai,zergatik ez? Hala ere ez dut uste itzuliko naizenik.

Zure adineko gazteak aurkitu dute lan herrian edo atera behar izan dute?

Gure eskualdean beti egon dira lanpostuak, gehienbat mutilentzat, baina azkenaldian lan kontuak gero eta okerrago daude. Jende askok herritik kanpora joan behar izan du lan bila, baita nire inguruan ere. Gainera denak dakigu Lesakako fabrikako ateak zeinentzat dauden irekiak eta zeinentzat egonen dira beti itxiak.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)