Ijitoak integratzeko plan bat aurkeztu du Bruselak

Berria, , 06-04-2011

BRUSELA. Europako Batzordeak diskriminazioari aurre egiteko eginbeharrak jarriko dizkie Europako Batasuneko 27 kideei. Herri bakoitzean dagoen ijito kopuruaren araberakoak izango dira konpromisoak, baita jasaten duten diskriminazioaren mailakoak ere. Herri bakoitzean duten onespena jakinarazi dute, eta, besteak beste, Espainian nahiko ongi integraturik daudela dio.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)