Hainbat dantzalekuren arrazakeria salatu dute

Berria, , 08-03-2011

BILBO. SOS Arrazakeria elkarteak salatu du Bilboko hainbat taberna eta diskotekatan marokoarrei eta azal beltzeko pertsonei sarrera ukatzen zaiela. Ostiral gauean proba bat egin zuten zenbait aisialdi gunetan, arrazakeria ote dagoen aztertzeko. Europako hamalau herrialdetan egin dute proba hori. Bilbon, sei dantzalekutan ez zieten sartzen utzi marokoarrei eta beltzei.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)