URETXU

Urretxu-Zumarragako etorkinak euskara ikasten

Diario Vasco, , 16-12-2010

Azken urte hauetan herrialde ezberdinetatik jende asko etorri da Euskal Herrira bizitzera. Eurentzat ere hizkuntza ikastea beharrezkoa eta onuragarria denez, Urretxu- Zumarragako udaletako euskara batzordeak, gizarte zerbi-tzuak eta ikastetxeak batera lanean hasi ziren iaz eta udal euskaltegiaren bitartez ikastarotxo bat ematea erabaki zuten. Etorkinak euskararen mundura hurbiltzeko asmoz. Horrela Ongi etorri! izeneko 10 orduko ikastaroa eskaini zitzaien doan udal euskaltegian horretarako izena eman zuten etorkinei.
Iaz lehen pauso horiek eman ondoren, aurten ere ekimenarekin aurrera egitea erabaki da, izan ere, iazko ikastaroa bukatu zutenean, ikasleek euskara ikasten jarraitzeko asmoa adierazi zuten. Beraz, azaroaren 2an hasi da etorkin taldea euskarazko eskolak hartzen. Taldea 12 lagunez osatua dago. Batzuk iazko taldeko ikasleak eta beste hainbat, berriak: argentinarrak, marrokoak, nikaraguarrak… elkartzen dira.
Astean bi egunetan, gerturatzen dira euskaltegira, astearte eta ostegunetan. Ikastaroa 60 ordukoa izango da, azarotik apirilera. Helburua oinarrizko ezagutzak jasotzea da. Horretarako Aisa metodoa erabiliko dute, espresuki etorkin taldeentzat prestatua. Marisa Alonso udal euskaltegiko irakaslea arituko da etorkinei eskolak ematen. Irakaslearen hitzetan azaltzen duten jarrera eta interesa aipagarriak dira oso.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)