Errumaniara 8.600 lagun kanporatu ditu Frantziak

Berria, , 26-10-2010

PARIS. Frantziak 8.600 lagun kanporatu ditu Errumaniara. Horietatik zenbat diren ijitoak, baina, ez dute zehaztu. Bai, ordea, kanporaketa horiek hilaren 1etik 17ra gauzatu direla. Epe horretan beren kabuz atera diren errumaniarrak 7.447 izan dira; beste 1.154 behartuta aterarazi dituzte. Europako Batasunak amore eman eta ijitoen kanporatzeen harira Frantziari zigorrik ez ezartzea erabaki zuen joan den astean.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)