Talaieroa

Rom herriaren alde

Deia, Erramun Osa, 14-09-2010

eUROPAKO beste herrialde ba – tzuek lehenago egindako urratsei jarraituz, ijitoen kanporatzeari ekin dio Frantziak. Alabaina, kanporatzeak ez dira gertatzen ari pertsona horiek lege – hausteak egin dituztelako, baizik eta, gizartearen gehiengo zabal bati ijitoen ohiturak – eta ulertezin eta deseroso suertatzen zaizkionez gero, hauekiko hartzen diren zenbait neurri, giza – eskubideak hankapean hartzen dituztenak barne direla, onargarri gertatzen zaizkiolako. Izan ere, jendearen babesa berreskuratzeko edota bestelako arazoen aurrean – barne edo atzerri politikan – atentzioa desbideratzeko, gehiengoek aintzat hartzen ez dituzten edo baztertzen dituzten gizataldeak jopuntuan jartzea, baliatzea ez da oraingo kontua, baizik eta aspalditik datorren joka – tzeko era bat da. Familiak, umeak… berdin dio!

Besteak beste, Rom herriaren talde – sena indartsua, hizkuntza, ohiturak, baloreak eta bizimodua – batez ere – ez dira gehiengo zabal batek partekatzen dituen bizi – arauen antzekoa. Horiek horrela, mendeetan errotu den errezeloari, gutxiespenari… bazterkeria gaineratu behar zaio, ezen, ezezagunaren aurrean, ezagutzeko kemenik ez eta eustormak eraikitzea baita jende askok izan ohi duen joera. Ez ikusiarena egin, nola hala ezkutatu ezin denean. Bazterkeriak, aldiz… bazterkeria gaitz askoren ekarlea da: indarkeria, delinkuentzia… Haien bizimoduari uko egitea, talde moduan desegitea eta bestelako baloreetan ardaztutako gizartea besarkatzea da – asimilazioa finean – eskaintzen zaien bidea baldin eta onartuak – ustez – izango badira. Alabaina, zergatik eta zertarako uko egin behar diote haien bizimoduari, haien izateari ohiturok pertsonen duintasuna eta eskubideak hankaz gora jartzen ez badituzte?

Errezeloak, ezinikusiak, beldurrak, bazterkeria ez dira makulu egokiak baldin eta gizarte berdinkideagoak eta kohesionatuagoak eraiki nahi badira, justu alderan – tziz. Izan ere, osagai horiek dira bizikidetza pitzatzen dutenak, munduan zehar, mendeetan hainbat gertaera eragin dituztenak, horietako hainbat horren gupidagabeak, horren ankerrak non pertsonak animaliengandik bereiztea ezinezko egin duten. Europaren iragan hurbilari erreparatzea besterik ez da behar esaten ari naizena hala dela konturatzeko.

Globalizazioak gisa – seme ugariren lekualdatzea ekarri du, gaur egungo gizarteak sasoi batekoak baino nahasiagoak izatea ondorioztatuz. Joera hori, okerrik ez dela, indartu egingo da datozen urteetan, gainera. Hori ona da, nire uste apalean. Eskaileretan, auzo eta herrietan jatorri desberdinetako pertsonak elkartzea ona da… baldin eta errespetuz elkar ezagutzeko eta ulertzeko borondatea erakusten badugu, denon artean gizartea eraikitzen ahaleginduz. Beste kulturetara eta hizkuntzetara hurreratzea da bidea joera baztertzaileei ateak itxi eta XXI. mendean gizarte osasuntsuagoa eraikiko badugu.

Baina, azkenaldiko haizeak ez dira aldeko suertatzen ari. Krisi ekonomikoak gizatalde ugari bizimodua atera ezinean geratzea eta baztertuta zeudenak are baztertuago geratzea ekarri du. Atzo arte haien esperoan, etorri berrien premia larria genuen…; orain, aldiz, lanpostuak kentzen omen dizkigute, gizarte – zerbitzuak zamatzen. Pertsonak ezin ditugu nahierara baliatu! Ezin dugu beste aldera begiratu. Egiazkoak ez direnak ezin dira lau haizeetara zabaldu erantzunik jaso gabe, gizateriaren duintasuna zakarretara bota nahi ez badugu behintzat.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)