Aburtok etorkin adingabeen banaketa «arrazionala» eskatu du Immigrazioa urritzeko, sorterrietan eragin behar dela dio Bizkaiko Gizarte Ekintzako diputatuak

Berria, , 15-07-2010

Erredakzioa.
Gasteiz

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan seniderik gabe bidaiatu duten 750 etorkin adingabe daudela jakinarazi du Juan Maria Aburto Bizkaiko Gizarte Ekintzako diputatuak. Ordea, inguruko erkidegoetan askoz gutxiago daudela gaineratu du; Nafarroan zortzi daudela, eta Errioxan bakar bat ere ez dagoela jakinarazi du. Egoera hori «ulertezina» da diputatuaren ustez, eta adingabe horien banaketa «arrazionalaren» alde egin du, duela hainbat hilabete Covadonga Solaguren Arabako Gizarte Gaietarako diputatuak eskatu bezala.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan adingabeen babeserako martxan jarritako jokabideak aurkeztu zituen atzo Aburtok Europako Batasuneko Eskualdeko Batzordean. Gaineratu zuen jokabide egoki horiei esker dutela aldundiek horrenbeste etorkini harrera egiteko ahalmena.

Jatorrizko herrialdean lana

Adingabeen jatorrizko herrialdeetan hezkuntza eta lanarekin lotutako ekimenak bultzatzearen alde egin du Aburtok. Horren bidez biztanleen ongizatea hobetu eta etorkizun hobea eskaini behar zaiela dio, senideak utzi eta bidaiari ekiteko beharra izan ez dezaten. «Haien familiekin, beste inon baino hobeto daude».

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)