Iruñeko Udaltzaingoa salatu dute, informazioa ezkutatu duelakoan

Berria, , 02-07-2010

Erredakzioa.
Iruñea

Nafarroako SOS Arrazakeria elkarteak salaketa jarri du Nafarroako Auzitegi Gorenean Iruñeko Udaltzaingoaren aurka, polizia etxe batean atxilotu bati hainbat udaltzainek eman zioten jipoiaren bideoa ezkutatzea egotzita.

2009ko irailean elkarte horrek jakin zuen Iruñeko hainbat udaltzainek atxilotuta zegoen gazte etorkin bati jipoia eman ziotela polizia etxean. Eraso hori jasotzen zuen bideoa eskuratu ostean, SOS Arrazakeriak salaketa jarri zuen Nafarroako Auzitegi Nagusian. Hala, orain jakin dutenez, Udaltzaingoak ez zuen bideo horren berri eman auzitegiak eskatu zuen arte. Arrazoi horregatik jarri du bigarren salaketa SOS Arrazakeriak; justiziak ebatzi dezan benetan Iruñeko Udaltzaingoa informazioa ezkutatzen saiatu den ala ez.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)