Bira

Apalets

Berria, Itxaro Borda, 02-06-2010

SOS Arrazakeriak manatu aburu-ikerketa batek baieztatzen du sarean ibiltzean begietara jaukitzen zaiguna: anonimatoaren estalpean arrazakeria eta homofobia gora ari dira Frantzian. Urteotan elea askatzen omen doa, arabiarrak gaiztaginak, beltzak alferrak eta gay jendeak eri direla argiki azaltzeko. Karrikan eta lantokietan lazatze kolektiboaren ondorioak susmatzen ditugu. Apaleskeria ez da, ordea, hitzetan bakarrik mugatzen, baizik eta soetan, keinuetan, isiltasunetan.

Suitzako minareteen afera eztabaidarazi nahi izan zuten gobernariek. Aukera ezin hobea. Baina flop egin zuen. Identité nationale delakotik lekora burkarenarekin jende xeheak bereziki zuriak berotzea lortu zuten. Legezko debekuak engoitik arrazoi emango die. Ez dezagula ahantz gaztefobia lauhazkalariak, halaber, piztitzen dituela pantailak eta kafetegietako barretako solasaldiak. Hitzetik ekintzetara urrats bat baino ez da anitzetan: agente probokatzaileek gauez hilerri judutar zein islamikoak profanatzen dituzte.

Egoera psikopolitiko larria da. Inkestaren arabera, jaidura multifobikoen aurka ez gara oldartzen ausartzen, entzuten ditugu eta pasatzera uzten, erraile puxanteengandik mendeku likitsen beldur bagina bezala.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)