Zentro itxian segiko dute ustez Elgetan oldartu ziren gazteek

Berria, , 19-05-2010

DONOSTIA. Gipuzkoako Auzitegiak erabaki du martxoan Elgetako etorkin adingabeen zentroko hezitzaileei eta ertzainei ustez oldartu zitzaizkien adingabeak Zumarragako zentro itxian jarraitzea. Euren defentsak gaztetxoak Ibaoindo zentrotik ateratzeko eskatu zuen, baina auzitegiak ukatu egin die eskaera, eta ezingo dute bertatik irten. Adingabeen Auzitegiak gaztetxo horiek han sartzea erabaki zuen, ahozko epaiketa egin bitartean.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)