Llavaneresen paperik gabekoak salatzeko mozioa onartu dute

Berria, , 30-04-2010

PPCk paperik gabeko etorkinak salatzeko herritarren errolda erabiltzea proposatu du. Atzo, horren aldeko mozioa onartu zuten Sant Andreu de Llavaneres herrian (Katalunia), CiUren aldeko botoekin. Aurka agertu dira ERC, PSC, Gent de Llavaneres eta SOS Llavaneres oposizioko alderdiak. Proposamenaren arabera, paperik gabeko etorkin baten berri duenean, udalak Poliziari jakinaraziko dio. Neurriak polemika eragin du, eta, horregatik, indarrean jarri aurretik, kontuz aztertuko dutela agindu du Bernart Graupera Llavaneresko alkateak.

Udalerri horretan ez ezik, paperik gabekoak salatzeko ekimen bera aurkeztu dute Vic herrian ere.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)