Poliziak etorkinen aurka egindako erasoak salatu ditu KIRA erakundeak

Berria, , 22-04-2010

Erredakzioa.

Polizia etorkinen aurka egiten ari diren «sorgin ehiza» salatu du KIRA Gasteizko Etorkinen eta Errefuxiatuen Koordinakundeak. Azaldu duenez, hainbat etorkini kalean dokumentazioa eskatu zieten martxoan. Kasuetako batean, Gasteizko Herrietako Etxearen aurrean lau etorkin identifikatu zituztela jakinarazi du KIRAk. Sorterrira bidaltzeko paperik gabekoen bila zebiltzala esan zien Poliziak. Beste kasuetako batean, dokumentazioa aldean ez izateagatik etorkin bat sei orduz atxilotu zutela adierazi du.

Migrazioa arazotzat eta irregulartasuna delitutzat hartu nahi dituztela dio koordinakundeak. Etorkinak «lan merkantzia» gisa beharrean, gizaki, pentsatzaile, ekintzaile eta eskubidedun pertsona gisa ikus daitezen aldarrikatu du.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)