Arrazakeriaren Aurkako Martxak eskubideen berdintasuna eskatuko du

Berria, , 24-03-2010

Erredakzioa.
Donostia

Hamahirugarren urtez, Arrazakeriaren Aurkako Martxa egingo dute igandean Trintxerpe eta Donostia artean (Gipuzkoa). Oraingo honetan, «desberdinen arteko eskubide berdintasuna» aldarrikatuko dute SOS Arrazakeriak, Euskadiko Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundeak eta Gipuzkoako Medicus Mundik. Martxa 11:30ean abiatuko da Trintxerpeko merkatutik, eta 13:00etan iritsiko da Donostiara. Jada 49 erakundek agertu diote babesa .

SOS Arrazakeriako Shandra Louridok salatu du gero eta gogorragoak direla asilo eta atzerritarren legeak. «Etorkinek gero eta traba gehiago dituzte asiloa eskatzeko». Gainera, gogorarazi du egungo krisi ekonomikoak kalte handia egiten diela etorkinei ere.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)