Aixola zentroa mugitzeko eskatu dute Elgetako, Ermuko eta Eibarko udalek

Berria, , 16-03-2010

Erredakzioa.
Donostia

Seniderik gabeko etorkin adingabeak hartzen ditu Aixola zentroak (Elgeta, Gipuzkoa), eta horren «kokapena aztertzeko» eskatu dute Ermuko (Bizkaia), Elgetako eta Eibarko udalek (Gipuzkoa). Joan den ostiralean istiluak izan ziren zentro horretan, eta, ondorioz, sei adingabe atxilotu zituzten; horietako bost zentro itxi batean sartu zituzten.

Liskarren ostean, bilera egin zuten atzo hiru udal horietako ordezkariek. Elgetako zentroa itxi ezean, «inguruneko segurtasuna bermatzeko» eskatu zioten Gipuzkoako Foru Aldundiari, horrek baitu etorkin adingabeen zaintzaren ardura; harrera egoitza ireki zenetik «istilu esanguratsuak» egon direla argudiatu dute. Era berean, Arartekoari ere Aixola zentroaren egoeraren inguruko azterketa egin dezan eskatuko diote.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)