Bertako gaia

Euskarak ez du mugarik

Testua eta argazkiak

Diario de noticias de Gipuzkoa, 11-03-2010

AZKEN urteotan herrialde ezberdinetako jendea etorri da Euskal Herrira bizitzera eta euskararen biziraupena bermatzeko eurek ere hizkuntza ikastea eta erabiltzea guztiz beharrezkoa da. Euskara euskaldunontzat oso garrantzitsua dela eta ikastea eurentzat ere onuragarria dela ikusarazi behar zaie. Urretxu eta Zumarragan helburu horrekin lanean ari dira, arrakasta handiz.

Bi udaletako Euskara batzordeek eta udal euskaltegiak 20 etorkin euskara ikasten jarri dituzte eta hauek guztiak oso pozik daude: euren seme – alaben eskolako kontuak hobeto ulertzeko eta euskal gizartean integratuagoak senti – tzeko bidean dira eta udal euskaltegian lagun berriak egin dituzte. Euskaldunok ere badugu pozik egoteko arrazoirik: hiztun berriak lortzeko bidean gara eta, gainera, euskarak herrialde ezberdinetako jendea elkartu du. Ba al da hori baino gauza ederragorik hizkun – tza batentzat?

Egitasmo honek iaz eman zituen bere lehen pausoak. Etorkinei euskararen mundura hurbiltzeko doaneko aukera eman behar zi – tzaiela pentsatu zen eta programari Ongi etorri izena jartzea erabaki zen. Egitasmoaren berri emateko, gutunak bidali ziren bi herrietako etorkinen etxe guztietara. Idatziak Urretxu eta Zumarragako alkateek sinatu zituzten. Ondoren, gizarte zerbitzuetako teknikariek telefonoz deitu zieten eskutitza helduko zitzaiela jakinarazteko.

Ekimenaren bultzatzaileek talde bakarra osatzeko asmoa zuten, baina 20 lagun baino gehiagok eman zuten izena eta euskara ikasleak bi taldetan banatu behar izan zituzten. Parte hartzaile guztiak emakumezkoak dira, hiru ez ezik. Bestalde, bost bakarrik dira oraindik seme – alabak ez dituztenak. Hori dela eta, eskolak haurrak ikastetxean dauden garaian ematen dira. Ikasle batzuk goizez joaten dira udal euskaltegira eta besteak arratsaldez.

Urretxu eta Zumarragako etorkinei zuzendutako euskara ikastaroa oinarrizkoa da eta hamar orduko iraupena du. Zazpi eskola eman dituzte eta dagoeneko ikasleek euren burua aurkezten ikasi dute: izen – abizenak, adina, jatorria… Horretaz gain, Marijo Etxeberria irakasleak kortesiazko esaldiak esaten eta agindu batzuk ematen irakatsi die jada.

Astearte arratsaldean kazetarien bisita jaso zuten. Etorkinek, hasiera – hasieratik, gustura eta harro daudela erakutsi zuten. Harrigarria bada ere, eurak izan ziren galderak egiten lehenak: “Nola duzue izena? Zenbat urte dituzue? Nongoak zarete?”.

helburua

Seme – alabei laguntzea

Ondoren, eurei tokatu zitzaien galderak erantzutea. Gehienek euren seme – alabengatik erabaki dute euskara ikastea. “Eskolan ikasten dutena ulertu nahi dugu eurei lagundu ahal izateko. Gainera, gainontzeko gurasoekin hitz egiteko ere baliagarria zaigu”, aipatu zuten. Ikastetxeetako bileretan ez direla nahi bezain eroso sentitzen esan zuten. “Irakasleek ez dute esaten duten guztia gaztelerara itzultzen eta guk dena ulertu nahi dugu. Bileretan ez gara eroso sentitzen: euskaldunek txiste bat egiten duten bakoitzean, lehenengo eurek barre egiten dute eta gero guk”.

Eduardo Elias brasildar gazteak ez du seme – alabarik, baina bai euskaraz hitz egiten ikasteko gogoa. “Mila urte daramatzat hemen eta bada garaia”, aitortu zuen Zumarragako Alaska tabernako zerbitzariak.

Gehienek gure artean denbora luzean gelditzeko asmoa dutenez, batzuek hizkuntza menderatu nahi dute. Kadija Ssayeh. marokoarrak, adibidez. “Orain hasi banaiz, ikastaro hau gure ordutegiekin bat datorrelako da. Haurrak eskolan daudenean bakarrik etor gaitezke euskaltegira. Euskara ondo ikasi nahi dut, lana lor – tzeko oso baliagarria baita. Gainera, adinekoek euskaraz hitz egiten dute eta guk ere euskaraz egitea gustatzen zaie. Normala da: guri ere gure herrialdeetara etor – tzen direnek arabiera ikastea eta gure kultura ezagutzea gustatzen zaigu. Jendea, euskara ikasten ari naizela jakin bezain pronto, ni laguntzen saiatzen da eta hori gustuko dut”, azaldu zuen.

Hizkuntza bat ikastea “zaila” dela diote. “Hitzak erraz ikasten dira. Gainera, hitz asko ezagunak zitzaizkigun etorri aurretik. Esaldien estruktura ikastea, ordea, zaila da”. Dena den, Marijo Etxeberria irakasleak “oso abilak” direla dio. Gainera, klasean oso giro ona dute. “Ikastaroa praktikoa eta dibertigarria da. Ondo pasatzen dugu eta, hori gutxi balitz, lagunak egin ditugu. Ez genuen elkar ezagutzen eta orain, berriz, kalean elkar ikusten dugun bakoitzean elkarri hitz batzuk esaten dizkiogu euskaraz”, aipatu zuen Rosi Santiago brasildarrak.

Dagoeneko euren etxeetan ere euskara erabiltzen dute. Senarrari “ixo” eta seme – alabei “ondo portatu” esaten dietela aipatu zuten barre artean. Ikusten denez, euskarak eta adiskidetasunak ez du mugarik… baina aginduak emateko zaletasunak ere ez!

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)