Irudia. Hegoafrika

MANDELA ASKATU ZUTEN UNEA GOGOAN

Berria, , 12-02-2010

Victor Verster Lurmutur Hiriko espetxearen atarian irudia milaka herritar elkartu ziren atzo, Nelson Mandela askatu zutenetik hogei urte igaro direla ospatzeko. ANC Afrikako Kongresu Nazionalak deitu zuen elkarretaratzera, eta herritarrek Mandelak berak kartzelatik irtetean egindako ibilbide bera egin zuten. Mandelak ezin izan zuen ekitaldian parte hartu Parlamentuan izan zen. Desmond Tutu artzapezpikuak, berriz, orduko kemena berreskuratzeko eskatu die herritarrei: «Ezin dugu iragana ahaztu». Hala ere, oraindik zeregina dutela adierazi du Tutuk: «Demokraziaren fruituek herri honen mahai guztietara heldu behar dute».

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)