Hitz beste

Shoah, memoria

Atzo, Shoah gogoan, memoriaren eguna.

Berria, Anjel Lertxundi, 28-01-2010

Auswitch-ekoaren ondoren poesiarik idatzi ezinaren auzia planteatu zuen Adornok. Holokaustotik hona idatzi da, ordea, poesia eder askoa, tartean Auswitch-en bertan edo antzeko eremuetan egondakoek egina.

Adornoren auzia, edonola ere, poesiaren existentzia bezain zaharra da, tragedia ate joka datorkigun orotan sortzen zaigu galdera bera: zer balio du poesiak gizakiek gizakien kontra eragindako tragedien aurrean bezala, naturak eragindakoen aurrean?

Pierluigi Cappelo poeta italiarra Haitikoa bezalako lurrikara baten biktima izan zen, zortzi urte zituelarik, Friuli bere jaiolekuan. Mutikoaren herri osoa galdu zen. Ordutik, etxe aurrefabrikatu batean bizi da Cappelo, eta, gertakari haiek gogoan, poema labur zorrotz batekin erantzun zion Adornoren kezkari:

«Kanpoan, eguzkia loratu da adarretan, irribarretsu, idazten ari den honen eta deus hitzaren artean».

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)