Jaurlaritzak etorkinen elkartegintza «ito» nahi duela salatu du ELAk

Berria, , 21-01-2010

Erredakzioa.

Eusko Jaurlaritzaren 649 dekretua «berehala» indargabetzeko eskatu du ELAk, dekretu horren xede nagusia etorkinen elkartegintza «eragoztea» dela iritzita. ELAk jakinarazi duenez, proiektuak onesteko eta dirulaguntzak jasotzeko betekizun berriak ezartzen ditu dekretuak. Hala, aldaketa horien «onuradun bakarrak» Gobernuz Kanpoko Erakunde nagusiak izango dira sindikatuaren ustez: «Zenbait baldintza haiek bakarrik bete hala izango baitituzte, baliabide gehiago dituztelako».

SOS Arrazakeria taldeak , bestalde, Espainiako Gobernuari eskatu dio etorkinen erroldatzearen aurka Vic herrian (Herrialde Katalanak) hartu nahi dituzten neurrien aurrean legea betearazteko. Estatuko Abokatuak, berriz, etorkin «guztiak» erroldatu behar direla ondorioztatu du bere txostenean.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)