Lankidetza eta aniztasuna hizpide izango dira astean zehar

Diario Vasco, 13-12-2009

Aurreko urtetan egin bezala, diruz laguntzen diren zenbait lankidetza proiektuen berri emateko zenbait ekitaldi antolatu dituzte Zumaiako Udaleko gizarte zerbitzuek. Lankidetzari buruzko ekitaldiei, aniztasunari buruzkoak gehituko dira aurten. Izan ere, Ani – tzak taldeak gai honi buruzko egitaraua osatu du. ‘Lankidetza eta aniztasun astea’ bezala izendatu den egitasmoa abenduaren 15etik 20ra bitartean egingo da Torreberrin.

Honen baitan bi erakusketa egingo dira eraikin eraberrituan. Erakusketetako bat Saharari buruzkoa izango da, Darahli taldeko kideek apirilean errefuxiatuen kanpalekuetara egindako espedizioan oinarrituta. Panelen bidez, saharar errefuxiatuen bizimodua konta – tzen saiatu dira, argazkiekin eta taldekideek idatzitako testuekin.

Bigarren erakusketak Nikaraguako eskualde batean burutzen ari den proiektu baten berri ematen du. Honek taldea nekazaritza – turismo proiektu bat bultzatzen ari da Ertamerikako herrialde honetan. Turismoari zuzendutako egitasmo honetan herritar beraiek partaide izatea lortu nahi da.

Erakusketak abenduaren 15etik 20ra ikus ahal izango dira Torreberrin; asteartetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara, eta larunbat eta igandean, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Torreberrira inguratzen direnen artean 2010ko egutegia eta Baleikek ateratako DVDa banatuko dira, aleak agortu arte. Biak ere apirilean Saharara egindako bidaia dute gaia. Horretaz gain, Darahlik janari bilketa eta senidetze kanpaina egingo du astean zehar.

Amaitzeko, etxe guztietara triptiko bat banatuko da Zumaiako herriak diruz babesten dituen lankidetza proiektuei buruzko informazioarekin.

Migrazioa eta aniztasuna

Aniztasuna izango da urte bukaerako egitasmo honen beste hanka. Anitzak ekimenak antolatuta, hainbat ekitaldi egingo dira Torreberrin ‘Jatorri anitz, herri bat’ topaketen baitan. Anitzak ekimena Euskal Herritik kanpo etorritako pertsonez osatutako herri ekimen bat da. Asteazkenetik aurrera egingo diren ekitaldi hauen helburua herritarrak migrazioaren eta aniztasunaren gaian sentsibilizatzea da. Topaketa hauen asmoa, berriz, «gogoetarako, elkartzeko eta eztabaidarako gune bat sortu eta horren bidez elkar ezagutzea» izango da.

Topaketa hauek abenduaren 16tik 19ra bitartean egingo dira Torreberrin. Hasteko, asteazkenean, 18:30ean ‘Gu ere bai’ izeneko bideo emanaldia izango da. Jarraian, 19:00etan, hitzaldia izango da ‘Horrelakoak gara’ gaiaren inguruan. Hitzordu honetan Pedro Albite, EHUko irakaslea eta Anitzak ekimeneko kidea eta Jatorkin elkarteko Saad Malec – ek hartuko dute parte. Bertan, migrazio eta aniztasun fenomenoa bere testu inguruan jarriko dute, Zumaian eta Euskal Herrian. Jatorriaren arabera biztanleen diagnosiaren emai – tzen aurkezpena ere egingo dute.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)