Atzerritarren Legea onartu du Espainiako Parlamentuak, kritika artean

EAJk salatu du etorkin adingabeak Arabara, Bizkaira eta Gipuzkoara bidaltzen direla, eta aurkako botoa eman du

Berria, , 27-11-2009

Erredakzioa.

Ia urtebeteko tramiteen ostean, Atzerritarren Lege berria onartu du Espainiako Parlamentuak, PSOE, CIU eta CC alderdien aldeko botoekin. 176 boto behar zituen erreformak, eta 180 jaso ditu. Legearen aurkako botoa eman dute PPk, UPDk, ERCk, IUk, ICVk eta NaBaik. BNG abstenitu egin da. EAJk ere erreformaren aurkako botoa eman du, eta horrekin harrituta agertu da Celestino Corbacho Espainiako Lan eta Immigrazio ministroa erreformaren aldeko botoa eman zuen EAJk Espainiako Kongresuan eta Senatuan. Herenegun galdera egin zion EAJko parlamentari Emilio Olabarriak Espainiako Gobernuari. Eskatu zion argitzeko ea laguntzarik ez duten etorkin adingabeei Arabara, Bizkaira eta Gipuzkoara joateko bidaia txartelak ordaintzen zaizkien. Corbachoren hitzetan, gai horri buruzko ezadostasunak ekarri du EAJren botoa azken unean aldatzea. Olabarriak azaldu duenez, ordea, Espainiako Konstituzioaren eskubide batzuk urra ditzake lege berriak.

Etorkinekin lan egiten duten erakundeen kritikak jaso ditu lege berriak. Hirurogei bat elkartek protesta egin zuten atzo,Parlamentuaren kanpoko aldean. Lege berria «ankerra eta bidegabea» dela salatu zuten. SOS Arrazakeriaren hitzetan, erreformak langile eta ez besterik izatera mugatzen ditu etorkinak. Erreformak zenbait hobekuntza ekar ditzakeela adierazi arren, familiak batzeko oztopoak handituko dituela eta etorkinak beren sorterrira itzultzea bilatzen duela salatu dute giza mugimenduek.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)