Paperik gabekoak ez dira osasun erreforman sartuko

Berria, , 13-10-2009

Osasun sistema publikoa eratzeko erreforman paperik gabekoak aintzat ez hartzea leporatu diote Barack Obamari. Baina presidenteak aitortu badu ere auzia heldu beharrekoa dela immigrazio sistema hautsita dagoela onartzeraino, adierazi du paperik gabekoen egoera beste eztabaida bat dela: «Argia izango naiz: norbait legez kanpo baldin badago hemen, ez da plan honen barnean sartuko…». AEBetako Senatuko Finantza Batzordeak gaur bozkatuko du osasun erreformaren inguruko bere proposamena. Eta 30 senatari demokratak, bien bitartean, «aukera publikoa» exijitzeko gutun bat sinatu dute. AEBetan orotara 47 milioi lagun daude osasun asegururik gabe.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)