Hamaika herrik hizkuntza bera

2005. urtean HABEk etorkinen euskalduntze prozesua sustatzeko martxan jarritako ekimenak inoiz baino ikasle gehiago gehitu ditu aurten. 08-09 kurtsoan mundu guztitik etorritako 830 lagun matrikulatu dira AISA ikastaroetan. Testua Yuri Álvarez

Deia, 20-09-2009

HIZTEGIAN hizkuntza hitza bilatzean, aurki tzen diren definizioei begiradatxo bat ematean honakoa irakurri daiteke: Giza talde bateko kideek elkarrekin komunikatzeko duten hiztezko adierazpidea. Egia borobila argi eta garbi. Baina askotan, hizkun – tza, hiztegietako definiziotatik at ihesi doan kontzeptua da. Hizkun – tzak, beste lurralde bateko kulturaren parte izateko aukera eskaintzeaz gain, biztanleen eguneroko bizitzaren parte izateko aukera ere eskaini dezake.

Etxetik milaka kilometrora dagoen herrialdera joatea, zaila den arren, are zailagoa da, guztiz ezezaguna den hizkuntza baten trebatzen hastea. Zailtasunak zailtasun, 2008 – 2009 kurtsoan, munduko bazter guztietatik etorritako ehunka pertsonek euskaldunen hizkuntzara trebatzen hasteko neurriak hartu zituzten. Zehazki 20 herrialde ezberdinetik ailegatutako 830 etorkinek HABEk sortutako Aisa ikastaroetan parte hartu zuten, euskaltegiek eman ohi dituzten ikastaroetara sartu aurretik, etorkinentzako girotze edo prestatze ikastaroak, alegia.

Lurraldeka banaturik, Bizkaian 235 ikasle izan ziren, Gipuzkoan 438 eta Araban 157. Etorritako ikasleen gehiengoa hegoamerikarra zen ( 91 Boliviatik etorritakoak, 79 Kolonbiatik eta 63 Ekuadorretik) baina Marokotik, Errumaniatik eta Senegaletik etorritakoak ere izan ziren. AISA harrera ikastaroen helburua Europar Batasunatik kanpo etorritako etorkinak, euskal gizartea hobeto ezagutzea eta euskara ikasteko ohitura hartzen joatea da. Ez dago jakiterik Aisa programako ikastaroak amaitzen dituzten ikasleetatik zenbatek jarraitzen duten euskaltegian, ohiko ikastaroren bat egiten.

Baina HABEko ikuskatzailea den Antton Iñurritegiren ustez, euskaltegira joateko pausua ematen dutenak oso urriak dira, etortzen diren etorkin gehienak hegoamerikarrak izanik, erdararen jakitunak direlako batik bat. Kopurua handia ez den arren, ikasle etorkinen kopurua hirukoiztu egin da euskaltegietan azkenengo zortzi urteetan, atzerritik gure lurraldera etorritako etorkinentzat euskarak erdarak beste garrantzia duelakoaren seinale. Gehienak euren lanpostuetan euskaraz pixka bat moldatzea dute xede, maila minimo bat izatea azken finean.

Tamalez, askok aurkitzen duten arazo garrantzitsu bat, euren egoera ez dutela erregulatuta da, horren ondorioz ezin dira inolako kurtsoetan matrikulatu. Bestalde, HABEren eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Gizarte Gaietarako Sailak sinatutako akordioaren arabera, Aisa programaren finantzaketa, HABE eta Eusko Jaurlaritzako Immigrazio Zuzendaritzen artean burutzen dute. Gobernuaren formazio berriak ez du 2005ean sortutako ekimena arriskuan jartzen Iñurritegiren ustez eta argi dauka hitzarmena aurrera irtengo dela: “Akordioak urtez urte burutzen dira, eta Jaurlaritzak ematen digun diru lagun tza eskertzekoa den arren, ez da diru kopuru oso handia, beraz hurrengo urtean arazorik ez dela egongo suposatzen dut” azaldu zuen. Aisa ikastaroetan 60 orduko bi modulu ematen dira: Aisa 1 eta Aisa 2. Taldeak osatzeko, gutxienez 6 lagun behar dira, eta gehienez 18, bertan eguneroko bizitza erraztu dezaketen kontzeptuak irakasten dira, hala nola, aurkezpenak, zenbakiak, kirola, eskola, garraioa, osasuna…

Ikastaroaren helburua ez da inolako titulurik eskuratzea, komunikatzeko gaitasun minimo bat lor tzea baizik. Euskal kulturaren haztapenak finkatu nahi dira. HABEk homologatutako sareko euskaltegietan ematen dira ikastaroak, eta udal euskaltegien sareko eta euskaltegi pribatu homologatuen sareko euskaltegiek parte hartu ohi dute. Udalekin eta etorkinen elkarteekin lankidetzan antolatu ohi dira, eta eskaria beti euskaltegiak edo udalak egin behar du, eta HABEk onartu. Ikastaroak eskaintzen dituztenen artean Euskal Herri osoan zehar dauden AEKko euskaltegiak daude. Ikasleek Aisa ikastaroetan parte har tzeko aukera izan dute ekimen bera sortu zenetik. 08 – 09 ikasturtean, Uribe kostan eta Lea Artibai eskualdeetan halako taldeak egon dira.

Horrez gain, etorkinentzako propio bestelako egitasmoak ere martxan jarri ditu AEKk; berbalagun egitasmo bereziak (Ondarroan) edo Gernikako Udalarekin batera etorkin gazteei begira egiten dena esaterako.

gehiagora doan ekimena 2005. urtean sortutako ekimena urtez urte ikasleak gehitzen ari du etengabe. Ikastaroak martxan jarritako lehen urtean 325 lagun euskaran lehenengo pausoak emateko erabakia hartu zuten. Iaz 835 izan ziren ikastaroa burutzeko bidea hartu zutenak.

HABEkoek sortutako eskariari aurre egiteko zenbait ikas – tresna berri jarri dituzte martxan. Horien artean gaztelerara, euskarara, ingelesera, frantsesera bereberera, txinerara eta arabierara itzulitako hiztegi bisuala, ikasle eta irakasleentzako liburuak eta bi bideo daude, etorkinen integrazio prozesua sustatzeko helburuarekin sortu direnak. HABEren elkartetik kurtso hauek etorkinen integrazioa sustatzen dutela aldarrikatzen da, kaletik ibiltzean euskaraz ida – tzita dagoen kartel bat ulertu ahal izateko edo azokara joatean euskaraz jarritako produktuen prezioak ulertzeko baliagarriak izan daitezkezalako.

Aisa programatik euskaltegian matrikulatzeko pausoa ematen duten etorkinak oso urriak dira.

Ikasle gehienak Ekuadorretik, Boliviatik, Marokotik eta Kolonbiatik etorritakoak dira

protagonistak

" Nire izena Michel den arren Euskal Herrian Mikel izenaz ezagutzen naute"

" Arin konturatu nintzen herriaren parte izaten lagunduko ninduela euskarak"

“Euskararen bitartez euskaldunen ohiturez jabetzeko aukera dago”

Mikel Gómez Gómez

Kuba

Gure artean urte bat eta bost hilabete eskas daramatzan arren, Mikel eta Euskal Herriaren arteko harremana duela urte askoko kontua da. 1993. urtean Legorretako lagun bat ezagutu zuen La Habanan eta birritan pentsatu gabe, bere etxeko ateak zabaldu zizkion. Lagun berria bere herrialdeari buruz mintzatzen hasi zitzaionean, harrituta gelditu zen Europako hizkuntzarik zaharrenaren hiztuna zela adierazi zionean. " Ez nuen euskara deitutako hizkuntzaren berri, baina orain dela 16 urte ezagututako gazte euskaldunak kontatzen zizkidan istorioek hizkuntzara pixka bat urreratzera bultzatu ninduten", aitortu du. Bikotearen arteko adiskidetasuna gehiagorantz joan zen. Ezagututako euskalduna Gipuzkoara bueltatu zen eta euskarari buruzko liburuak eta materialak bidaliko zizkiola zin egin zion.

Won Suk Joung

Hego Korea

Bi urte zituenean, Hego Koreatik Gernikarako ibilbidea egin zuen. Bere gurasoak berehala ohartu ziren, heldu ziren herrialde berrian erderaz eta euskaraz hitz egiten zela. Haur hezkuntzako ikasketak gazteleraz burutu zituen eta hortik aurrerakoak, aldiz, euskaraz. Berarekin erlazionatzean euskara maisuki hitz egiten duela nabari daiteke maila fina eta landua erakutsiz. Momentuz inolako agiririk eskuratu ez duen arren, ez daki etorkizunak zer ekarriko dion, eta euskaltegiren baten bidez EGA edo bestalako tituluren bat eskuratzeari ez dio uko egiten. “Duela urte asko etorria naizen arren, berehala konturatu nintzen euskarak herriaren parte izaten lagunduko ninduela”. Bere aitak duen enpresan lanean dihardu. Euskaraz hitz egiteak bezeroengan zirrara sortzen duela gaineratu du Joungek. “Harrituta geratzen dira eta asko eskertzen dute eurengana kaixo zer behar duzue? edo antzeko galdera batekin kasu egiten diedanean”.

Aldo Navarrete

Ekuador

Aldo Navarrete Gasteizen bizi den mediku ekuatoriarra da. Gasteizeko Osakidetza zentroan lanean ziharduela, euskara ikastea gomendatu zioten eta berak jaramon egin zien. Euskaltegian 3 urte igaro ostean, aurten, Foruko barnetegirako bidea hartu du. “Euskaltegiak oinarrizko maila izateko aukera eskeini dit”. Aurten barnetegi batean matrikulatu naiz, eta hasieran oso urduri nenbilen arren, pixkanaka adiskideekin moldatzen joan naiz". Pertsonekin euskaraz mintzatzean beraien benetako euskara mailaz jabetu dela azaldu du eta Euskal Herrira etortzen den herrikide orori euskara ikastea gomendatzen dio. “Euskararen bitartez euskaldunen ideiez, ohituraz eta kulturaz jabetzeko aukera dagoela nabaritu dut”. Euskarazko Gaitasun Agiria lortzea Euskadin dituen proiektuen artean dago. Pl2 titulua badu jada Aldok, eta orain EGA eskuratu nahi du, horretarako, euskaltegian jarraituko du.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)