Renfeko zaintzaile batek gazte bat jipoitu duela salatu dute

Berria, , 14-09-2009

DONOSTIA. Donostiako Renfeko tren geltokian ustez gazte bat jipoitzeagatik segurtasun zaintzaile baten aurkako salaketa jarri du SOS Arrazakeria taldeak. Iragan asteazken iluntzean gertatu zen ustezko erasoa, Irunetik Zumarragara zihoan trenean. Gazteari bidaiako txartela eskatu zion kontrolatzaileak, eztabaidan hasi, eta Donostiara iristean izan zen ustezko erasoa.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)