Bira

Ezkontzak

Berria, Itxaro Borda, 12-09-2009

Immigrazioaren aurkako legediak gero eta bortitzagoak dira Europan, bereziki Frantzian. Eric Besson ministroak lan talde bat osatu du ezkontza zenbaiten baliotasuna aztertzeko eta neurri proposamenak egiteko. Lehendakariak iharduki bideen berri irailaren 15ean eskuratuko du. Arrunki eztei zuriak deitzen direnak dituzte partida, eztei zuriak hain zuzen gehienetan beltzekin obratzen direla, larru azal ilunekoek horrela Frantzian geratzeko paperak eskuratzen omen dituztelako.

Jasana iruditzen zaion familia immigrazioaren kontra ari da Sarkozyren gobernua. Dakarreko 2008ko hitzaldi neokolonial ahalkegarrian presidentak burmuin diplomatuen etortzea baieztatu zuen. Ezkontzen zintzotasuna ikertzeko eramaten diren polizia inkestek jada, intimitatearen eta sexu-ohituren bortxaketa antza dute galdekatuen arabera. Arrazakeriarik ez da, arduradun politikoek diotenez, eta kanpotarrak, arras jendeak ez baitira, nola nahika tratatzen ahal dira bikote mistoen funtsezkotasuna frogatzeko.

Ezkontza sakratua dela oihutzen duen herrialdean eta asko, zerga gutxiago ordaintzeko juntatzen direnean, arrotzekiko ezteiak zalantzakorrak direla errepikatzen entzuteak bihotzean min dagigu.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)