6.000 etorkin, Libiako mugan harrapatuta

Berria, , 18-06-2009

TRIPOLI. Paperik gabeko 6.000 etorkin egiptoar inguru Libiako mugan harrapatuta daude joan den astetik. Kairoko iturrien arabera, Tripolik ez die Egiptora itzultzen uzten hiriburura joan, eta isuna ordaintzen ez duten bitartean. Etorkinak, berriz, 398 dolarreko isuna ordaintzeko prest daude, baina mugan bertan, bestela 1.500 kilometro egin behar dituztelako atzera.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)