Irudia. Irlanda

ESKUIN MUTURREKO TALDEETATIK IHESI

Berria, , 18-06-2009

Errumaniatik joandako 115 lagunek Belfast hegoaldeko eliza batean igaro behar izan zuten astearte gaua, eskuin muturreko taldeen erasoen ostean. Hogei bat familiak beren etxetik alde egin behar izan zuten, Poliziak lagunduta. Etorkinek salatu dute azken egunetan harriak eta adreiluak bota dizkietela etxera, eta mehatxuak agertu direla postontzietan. Agintariek aisialdirako zentro batean eman diete harrera. Argazkian errumaniarrak ageri dira, autobusetik jaisten.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)